header Foro Espiritual Photo by Andris Kovacs - downloaded from www.sxc.hu
pathway   Inicio
Menú Principal
Inicio
Presentación
Apoyos
Carta de Invitación
Una apuesta de futuro
Organización
Principios Generales
Entrevistas
Foro de opiniones
Foro 2009
Programa
Ponentes y facilitadores
Inscripciones
Alojamiento
Formulario de inscripción
Comedor
Blog "Juntos al Foro"
24 Horas 2008
Presentación
Programa
Foro 2007
Ponentes y Facilitadores
Programación
Dossier de prensa
Crónicas 2007
Revista de prensa
Transcripciones
Foro 2006
Crónicas
Transcripciones
Documentos
Servicios
Foro del Foro
Buscador
Enlaces
Descargas
Preguntas Frecuentes
Contáctanos
Estella
Tierra de acogida
Lugar de encuentro
Cómo llegar
Advertisement

Espiritu - Topagunea PDF Imprimir Correo electrónico

Bideak elkartzen diren gunean  

Lizarran 2007'ko   Ekainaren  28'tik   Uztaiaren 1'ra 

Image

Ongi etorri berriz ere Lizarrara!!

Ongi etorri itxaropenaren Topagune honetara!!

Ilusioz beterik itzultzen gara amaitu gabeko otoitz horrekin segitzera, kantu bateratu hori zeruan eustera, nekez marraztutako borobil hori sendotzera… Ozta-ozta urrats batzuk eman genituen, baina atzera egiten ez dakiten urratsak badira. Berraurkitutako sinesbideen ametsak eskatzen du uztai loratu horretara itzultzea, uda hasiberri horretara, egunsenti doi-doi zirriborratu horretara… Guztion aldareak eskatzen ditu lore berria, gar berria, jende berriak isilean, adeitsu dabiltzanak.

Dunbots hurbilek eskatzen dute gaur, inoiz ez baino gehiago, adiskidetzearen eta bakearen lekukoa, elkartasuna aniztasunean. Ezberdintasuna maiz mespretxatzen den mundu batean, besteena ezeztatzen saiatzen ez denean, Lizarran batasun baten berri eman nahi dugu, parte ezberdin guztiek aberasten eta goraipatzen duten batasuna.

Oraindik ere gizonak badira lehergailuak aireportuetan jartzen dituztenak, barazkiak eta fruituak saltzeko azoketan, oraindik ere ez dakitelako anaitasunean bizitzeko zoriona, erritmo ezberdinez sentitu, otoitz edo taupadak ematen baditugun arren. Nahi dugu, ba, batera daukagun gozamena berriro ere ainguratzea, esparru eta egun mugatu batzuetan bada ere, jakin, badakigu gaur oraindik txikia dena, laster barru handia izan daitekeela.

Instituzionalizaturiko erlijioen arteko ezaugarri komunak, eta espiritu-mugimendu berriak arakatzea izaten dira 2007ko Espiritu Topagunearen funtsezko gaiak. Topagune bat ahalbideratzea orain arte nagusi izan den espiritualtasunaren eta gaur egun sortzen ari denaren artean. Lehenbizikoa tradiziozko kulturekin eta erakundeekin lotuta eta bigarrena pertsonal ordenan oinarrituta eta sare-eran artikulatua. Horiexek dira antolatzaileek ezarri ditugu xedeak Topaguneko bigarren edizio honi begira. 

Estreinako edizioan nagusi izan zen espiritu zabal, parte hartzaile eta bizigarri berbera errepikatu nahi dugu. Hau da, Topagune berri honetan, los Llanos pasealekuak berriro garrantzia handia hartuko du gure elkargunea izateko natura oparoaren erdian. Han goizeko espiritu-praktikak errepikatuko dira, hasierako eta amaierako zeremoniak, bakearen zeremonia, dantza sakratu unibertsalak… Elkarrizketa-esparrua, berriz, Musika Eskolako ekitaldi-aretoan, Kultur Etxean, los Llanos Zinean eta Gazteriaren Etxean kokatuko da, esparru artistikoa Kiroldegian egiten den bitartean.

Urtez urte, bihotzez bihotz, fedez fede, anaia-arreben arteko mundua eraiki dezagun!! 

Gure besoak zabaltzen dira berriro harrera egiteko! Ongi etorri bakearen lur honetara, topagune orokor honetara!!

Horra hor gure besoak zabalik!! Lizarrako herrialdera ongi etorriak izan zaitezte!!

Alalba Fundazioa

 1.- Topagunearen helburuak
 
Lizarra 2007-Espiritu Topagunea sortu da uste dugulako berez balorea dela ildo espiritualen edo erlijio-tradizio desberdinen arteko elkarrizketa gurea bezalako erlijio anitzeko garai batean. Eta guztien arean hitz egite horrek tradizio horien arteko harremanetan aldaketa sakona ekarriko duelakoan gaude. Horretaz gain, faktore erabakigarria da elkarbizitza justua eta baketsua eratzeko orduan.
 
2004an Bartzelonan egin zen Munduko Erlijioen Parlamentuan gutako batzuek bizi izan genuen esperientziak eraman gaitu honelako ekimen hau antolatzera geure esparru geografikoan eta kulturalean. Elkarrizketa gune honek lagundu nahi du mundu bat eraikitzen, non elkartzea, kooperazioa eta elkarren artean aberastea errealitate bihurtzen diren. Gai espiritualen inguruan jakin-mina piztu nahi dugu eta herritarrari ulertarazi esparru honetan dagoen aniztasuna. Elkarrizketa giroa eta elkarrenganako begirunea sortu nahi ditugu, haiek baitira desberdintasun kulturalean eta erlijiosoan bateratzaileak.
 
“Bideak elkartzen diren gunean” da Elkarrizketa gune honen leloa, jakitun baikara geure barruan  batasun-kontzientzia handitzearekin batera hasiko direla handitzen kanpoko batasuna, eta erlijio eta zibilizazio desberdinen arteko elkartasuna eta harmonia. Uste dugu gizakien arteko harreman orekatuak eta zuzenak ezartzeko ezinbesteko baldintza dela espiritu-bideak eta erlijioen tradizio desberdinak onartzea, haiek baitira egiazko bideak eta modu aberasgarriak denok Bizitza-Iturriarekin eta Maitasun-Sorrerarekin bat egiteko. Erlijio batasuna hasiko da identitate guztiak errespetatzearekin. Sinismen eta tradizio desberdinetako gizon eta emakumeak ez badira elkartzen beren barru-barruan, nekez batuko dira kanpoan.
 
2-- Gonbidatuak

Beste gonbidatu askoren artean gurekin egongo dira Juan José Tamayo, teologoa, Juan XXIII.a Teologoen Elkartearen presidentea; Joxe Arregi, Arantzazuko monasterioko teologo frantziskotarra eta topagune ekumeniko batzuen koordinatzailea; Francesc Torradeflot, teologoa eta Erlijioen Arteko Elkarrizketarako Unesko Elkartearen idazkari exekutiboa; Jalil Barcena, Erlijioen Zientzian doktorea eta Sufi Ikerketarako Zentroaren Zuzendaria; Bhakti Das, Bartzelonako Vedanta Sivananda Zentroaren zuzendaria; Nekane Adrien, Zen-irakaslea…
 
3 – Topagunearen eremuak
Hauexek dira Espiritu Topagunea garatuko den astean erabiliko diren eremuak. Web orrialdeko “Descargas” sekzioan (www.foroespiritual.org <http://www.foroespiritual.org/> ) haien xehetasunak ikus daitezke, egunak, orduak eta abar.
 
“Goizeko Ariketa Espiritualak” eremua (Los LLanos pasealekua). Egunero komunitate espiritual edo erlijioso batek zuzenduko du eremu hau denok partehartzeko moduan. Ariketa fisikoak ere egiteko aukera izango da: yoga, chi-kung, eta abar.
 
“Norberaren Aurkeztea” eremua (Los Llanos Zinematokia). Komunitate espiritualek eta erlijiosoek elkarri jakinaraziko diote beren legadoa: sorrera, oinarriak, baloreak, beste komunitate batzuentzako ekarpenak…
“Elkarrizketa” eremua (Los Llanos Zinematokia).
Astean zehar honako ildo espiritual hauen ordezkariak ariko dira: Kristauak, Zen Budismoa, Budismo Tibetarra, Islama, Hinduismoa, Kontzientzia Berriko Komunitateak; Protestanteak, Juduak, Humanismo Sekularra, Elkarte Erlijiosoa, Batua, eta Unibertsalista.
Aipatutakoen ordezkariak gaurkotasun-gai hauei buruz mintzatuko dira:
1-   “Esperientzia mistikoaren bideak”
2-   “Komunitate espiritual eta erlijiosoak eta gizarte-antolamendurako modu berriak”
3-   “Espiritualtasuna eta gizarte-konpromisoa. Komunitate espiritual eta erlijiosoak gizateriak jasaten dituen arazo nagusien aurrean”
4-   Erlijioa eta Amalurra
Mahainguruak eratuko dira batzar orokorren aurrean eta, jarraian, lan-batzordeak ondorioak erabakitzeko. Elkarrizketa desberdinetako ondorioetatik abiatuak, deklarazio komuna osatuko dugu eta horren bidez gizarteari esperantzazko mezua helarazi.
 
“Elkartzea edo Ospakizuna” eremua (Los Llanos pasealekua - Oncineda Karpa)
Aurkezpena eta elkarrizketa intelektualaren ondoren espirituan elkartuko gara. Gogoeta akademikotik haratago joan nahi dugu. Espero dugu lortzen ari garen batasun hori zeremonia ospakizunetan islatzea.
 
Eremu “Irekia” (Gaztetxean) Eremu honetan sartuko dira formatu txikiko hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, ikus-entzunezkoak…, hala nola asanbladan tratatu beharreko bestelako proposamenak eta gai interesgarriak. Honetan sartuko dira gainerako eremuetan sartu ezingo diren proposamenak.
 
“Tenplu Unibertsala” eremua Bizi-bizirik mantenduko dugu aste osoan zehar tenplu hau. Tenpluak ez du konfesio-esanahi zehatzik izango, baina, modu berean, fede, erlijio eta bide espiritual guztientzat zabalik egongo da. Bertan babesa hartu ahalko dugu, edozein ordutan. Bertan bat egingo dugu isiltasunean, deboziozko kantuetan, meditazioan, otoitzean…
 
“Artea” eremua (Udal Kiroldegia) Gaua iritsita, kantua eta artea bilatuko ditugu beste elkartze-modurik gorenetako bat delako. Plastika tailerrak ere burutuko dira ikastolan. Kolorea, pintura, buztina… behin-betiko baloreak adierazteko komunitate guztientzat berberak: gozamena, edertasuna, maitasuna…

 
1-   Instituzioen laguntzak
Lizarrako Udalaren laguntza,  UNESCO Erlijioen Arteko Elkarrizketarako Elkartearena, Lurraren Kartarena eta Madrileko Komunitatearen Erlijioen Arteko Elkarrizketarako elkartearena, laguntza  jaso  dugu
 
2-   Prezioa, izen ematea eta ostatu hartzea
50  euro sarrera  egun  guztientzat


go to top Ir arriba go to top
powered by humanamente